Berriztagarriak eta petrolioaren produkzio gorena

Gaurko honetan ere, Teknoanderearen Espazioaren 14. programan, petrolioaren gainbeherataz hitzegiten jardun dugu Teknoanderearen Espazioan, KKInzona irratian. Gaurko honetan bereziki energia berriztagarrietaz jardun gara, peak-oila dela eta indarra hartu behar omen zuten energia berriztagarriak ez dira batere indarrik hartzen ari dira eta gehiago esango genuke, kasu askotan atzeraka ere ari dira. Adibide on bat Espainia da non energia fotoboltaikoa atzeraka doan eta eolikoa ere geldi xamarrik dagoen…

Guzti honen arrazoiak eta ondorioak aztertu ditugu, betiere ere kontuan hartuta ez garela gu orojakiela eta erantzunak baina gehiago jendearengan galderak sortzea billatzen dugula (nahi bai guk erantzunak eman ahal izatea!!!!)

 

http://www.ivoox.com/teknoanderearen-espazioa-14-energia-berriztagarria-eta-peak-oil-a-audios-mp3_rf_3479440_1.html?autoplay=1

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Fracking-a eta peak-oila

Frackina gero eta gehiago entzuten hitza da gure artean eta normala da zeren gure inguruan fracking teknika erabiltzea merezi ote duen edo ez jakiteko probak egitea baimendu baita.

Orain arte frackinaren aurkako diskurtsoa ekologiaren ingurutik etorri da beti eta ados gaude frackina oso kaltegarria dela ingurugiroarentzat. Lur barruko urak kutsatzen ditu, lurrazala ere zati handi batean txikitu egin behar da berau martxan jartzeko, gas isurketa egiten da atmosferara…Baina gure irratsaio honetan azpimarratu nahi izan duguna frackinaren inguruan dagoen espekulazioa da. Hau da, petrolioaren produkzio gorena iritsi ondoren multinazionalak esaten ari dira gero eta petrolio eta gas errekurtso gehiago ari direla aurkitzen, ez dutena esaten da aurkitzen ari diren horren kalitatea nolakoa den. Honen helburua espekulatzea da, petrolio kontsumoa mantentzen edo hazten ari direla esaten dute behin eta berriro, agian petrolio eta gas kantitatea mantentzen ari da baina erabiltzen dugun horren kalitatea nolakoa da?? Berdina al da ba Kanadako hondar bituminosoak edo Saudi Arabiako petrolio krudoa??

Guzti honen inguruan hitzegin dugu gaurko irratsaioan eta entzun nahi duenak eskuragarri dauka:

http://www.ivoox.com/teknoanderearen-espazioa-13-fracking-eta-peak-oil-a-zertxobait-audios-mp3_rf_3413366_1.html

@teknoandere

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Basoak eta Bideodibertsitatea

Teknoanderean espazioan basoen eta biodibertsitateari buruz jardun dugu, entzun nahi duenak ondoko helbide honetan entzun dezake.

http://bitakora.arrosasarea.org/wp-content/uploads/113/2014/04/TEKNOANDEREAREN-ESPAZIOA-11-mp3-.mp3

Teknoanderea

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Eraikuntza gehiagorik ez mesedez, BURUJABETZARUNTZ

Azkenaldi honetan petrolioaren gainbeherarekin jo eta su gabiltza eta informazio asko ari gara jasotzen handik eta hemendik. Batez ere Antonio Turiel-en blogetik edaten dugu baina beronek izugarrizko erreferentzia pillak egiten dituenez ba hainbat leku ezberdinetan ibiltzen gara informatzen.

Zenbat eta gehiago informatu orduan eta konszienteago gara benetan petrolioa gainbeheran dagoela eta orain arte ezagutu dugun bizitza estilo hau “bukatzear” dagoela. Garrantzi handia ematen zaio gainbehera hori noiz gertatuko ote den baina gertatuko denaren data zehatza jakiteak ez dauka horrelako garrantziarik, agian hemendik 15 urtetara orain daukagun energiaren %15arekin biziko gara, edo agian 20 urtetara, baina garbi dagoena da oso energía gutxirekin bizitzera ohitu beharko garela eta aldaketa garrantzitsuak izango direla datozen urteotan.

Gaur egun 2008an baino %20 energia inguru gutxiago gastatzen dugu (Turiel Blogean informazio gehiago), garraioa asko gutxitu da, eraikuntza ere gelditu egin da, industria oso flojo dabil eta familien kontsumoak ere behera egin du. Ba beherakada honek ez du geldialdirik izango, piskanaka piskanaka beheraka joango da ekonomia eta beheraka hau ONDO egitea da gelditzen zaigun aukera bakarra.

Guzti hau ikusi ondoren oso urduri ipintzen naiz gure herrian orain dela 10 urteko planteamentu berdinak ikusten ditudanean. Adibidez gure herrian, Azpeitian, plaza berria eraiki behar dute eta polikiroldegian ere berrikuntza garrantzitsuak egin behar dituzte.Gure Azpeitian gertatu den guztiarekin (fabrika pilloa itxi dira eta langabezia tasa haundiak daude), udaletxeko agintarien siglak aldatu diren arren gauza askotan lehengo lepotik dute burua, beste gauza asko aldatu dituzten arren.

Ematen duenez petrolio gutxi eta garestiaren egunak gainean ditugu iada, eta momento hoiek ez daukate hain txarrak izan beharrik egokitzapen prozesu bat aurrera eramaten bagu. Xabier Zubialdek ere aurten idatzi du Euskal Herria burujabetza energetikorantz gida, bertan energiaren arazoa eta trantsizioa egoki egiteko hartu behar dugun bidea agertzen digu. Besteak bveste energiaren burujabetza eta elikaduraren burujabetzaz hitzegiten du eta nere ustez bi hauek dira punturik garrantzitsuenak. Euskal Herria burujabe izan behar badu energía eta elikadura beharko ditu. Eta burujabetza hau lortzeko prestatu egin behar da, ez du balio eraikuntzan dirua gastatzeak, eraikuntzako enpresek ez dizkigute etorkizuneko patatak bermatuko, geure bizitzeko modua berformulatzeko erabili behar genuke oraindik daukagun diru apurra.

Botere finantzieroa eta politikoa dutenak badakite bai zer ari den gertatzen energiarekin eta azken momentura arte saiatuko dira berau ezkutatzen, gaur frackinaz hitzegingo digute eta bihar hondar bituminosoei buruz baina jasaten ari garen erorketa honen atzean faktore garrantzitsuenetakoa energiaren falta da. Denok dakigu bai erregai fosilak finituak direla eta Euskal Herrian guztiz dependientea dela berauekiko. Nork ekarriko dizkigu frutak, arroza, pasta, olioa, zerealak, berdurak etb gasolina oraingo prezioa baino 10 aldiz gehiago kostatzen denean?

 

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Teknoanderearen espazioko 12.programa, petrolioaren gainbehera

12. irratsaio honetan petrolioaren gainbeheran inguruan edo peak-oilaren inguruan jardun dugun teknoanderearen espazioan.

 

http://www.ivoox.com/teknoanderearen-espazioa-12-petrolioaren-gainbehera-audios-mp3_rf_3378064_1.html

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario